XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galtzerdiak eranzteko ohe ertzean eseri da.

Ondotxoan, gizona, interiora deritzon kamiseta manga motxa eranzten duelarik.

Zer? Bai ala ez?

Argia itzali du andreak mesila ostera luzatuz eskua.

Eta soineko beltz dotorea iritsi da berriro, Gau izena hartuta.

Bere magalean erantzi ditu faja eta gerritik gorako sostena.

Ohean sartu da, ondoren, kotoizko izara zuri artera.

Zer? Bai ala ez?

Gizonak behera egin die delako kotoizko izarei.

Andrearen ondoan etzan da.

Hobeto dago orain andrea, on egiten dio gizonaren gorputz beroak.

Kamamilak baino gehiago.

Gauaren soineko belzpean daude, orain, andra-gizonak.

Bihar domeka eta, hamarretako meza-kanpaiak, ohiko sirena hotsen lekuan.

Zer? Bai ala ez?

Gizona andrearen gainean ipini da, astiro-astiro.

Kontuz!, dio andreak, bernak zabalduz.

Gizonak beherantz daroa eskua, andreak leku egokia hartzen duen bitartean.

Itxaron ...:

Haria jostorratzean sartu..., behatza ditarean gorde..., prest dira, ia, josteko erremintak?

Ea. Geldi-geldi lehen puntada.

Ea. Bizkorrago bigarrena.

Ea. Takarradan, hirugarrena.

Ai ene ! Puntadak.

Hasperenak eta puntadak.

Ai ene! Arnasak eta puntadak.

Ai ene! Oihu txikiak eta puntadak.

Ai ene! Puntadak, puntadak, puntadak...